martes, 7 de febrero de 2017

ESKOLA BIZIPENAK


Zeintzuk dira nire lehen hezkuntza etapa konfiguratzen dituzten argazkiak? 

Nola eragin dit orain dudan maisu-maistra irudia sortzen?


Gure maisu-maistra bihurtzeko prozesu honetan garrantzia handia dauka atzera begiratzeak eta gure bizipenak eta esperientziak gogora ekartzeak, etorkizun batean nolakoak izan nahi dugun ikusten laguntzen baitigu. Horregatik, argazki elkarrizketa bat egitea aukera oso ona da oroitzapen horrek besteekin konpartitzeko eta norberak gogoeta bat egin dezan.

Jarraian ditudan oroitzapen horietako batzuk konpartituko ditut zuekin:



Elorrio Herri ikastetxea

Lehenengo argazki honetan, nire ikastetxea ikusi dezakezue, non, H.Htik DBHrako urteak igaro ditudan.
Bertan bizi izan ditut ondoren kontatuko dizkizuedan esperientziak.









Gogoratzen dut karromotxilan etxeko lan guztiak eta klase bakoitzerako liburu bana eramaten nituela, hau da, beti beteta zijoan, eta pisu handia zeukan.

Ni etxeko lanen alde nago, klasean ikasitakoa barneratzen laguntzen baitute, baina beti ere neurri baten barruan eta noizbehinka.
Ikasleek iada nahikoa denbora igarotzen dute klasean lanean, eta euren arratsaldeak lan gehiagoz betetzea ez zait egokia iruditzen. Garrantzitsua da umeek euren lagunekin denbora igarotzea eta jolastea, horregatik ez diegu denbora hau oztopatu behar ariketa gehiegi bidaliz.



Hemen ikusten dena nire ikastetxeko liburu erraldoiaren orrialdeetako bat da. Liburu honetan urtero eskolako klase bakoitzak orrialde bat betetzen zuen, irakasleak antolatzen zuena, eta ondoren liburutegian egiten zen esposaketa. Bertan hainbat urtetako marrazkiak aurkitu zenitzake, zure neba-arrebena barne.

Umeak liburutegira hurbiltzera motibatzeko ideia oso ona da, eta gogoratzen dudala, oso efektiboa. Gainera irudimena garatzeko aukera ematen da.







Argazki hau nire eskolako Blog-etik atera dut, Irakurleak izeneko sekziotik. Bertan eskolako liburuzainak  irakurtzen genituen liburuei buruzko gure iritziak publikatzen zituen. 
Kasu honetan, Mirjam Pressler-en "ARAÑAZOS EN LA PINTURA" liburuaren iritzia ematen ari naiz.

Egia esanda gaur egun ez naiz oso irakurle sutsua, baina garai hartan oso gustora joaten nintzen liburutegira, eskolako liburuzaina zela eta, oso emakume jatorra eta motibatzailea.





Argazki honetan Espainiako autonomia erkidegoak ikasten ari ginenean egin genuen mapa elektrikoa agertzen da. Aldi berean, zirkuito elektriko batek nola funtzionatzen duen ikasi genuen.
Txikitan egindako lehen proiektu teknologiko bezala gogoratzen dut eta asko gustatu zitzaidan hau egitea, eskulanetan ibiltzea gogoko bainuen.

Ikasleekin egiteko ideia oso ona iruditzen zait, arlo ezberdinak konbinatzen baitira eta ikasketa prozesua errazten duela iruditzen zaidalako. Izan ere, praktikaren bidez ikastea modu egokiena iruditzen zait.



Santamasak egun oso dibertigarri moduan gogoratzen dut. Bertan ikasle bakoitzak janaria eramaten zuen etxetik (barazkiak, fruta, pastelak...) eta herriko plazan merkatu bat osatzen genuen.
Gurasoak eta herriko ezagunak bertara hurbildu eta produktuak erosten zizkiguten, eta hauetako bat zeurea zenean ilusio handia sentitzen zenuen.

Umeak euskal tradizioetara hurbiltzeko ekintza oso aproposa iruditzen zait, eta aldi berean, zenbakiekin lan egin dezaten eta produktuen prezioen inguruko ideia bat izan desaten laguntzen die.



Argazki hau klasekide guztiak Besaide mendira igo ginenekoa da. Bertan irakasle modura praktiketan aritu zen neska agertzen da eta nire burua laster horrela ikusi ahal izateak ilusio handia ematen dit.


Nola klasean geunden bitartean apunteak hartzen aritzen zela gogoratzen dut, eta oso atsegina zela.





Heziketa fisikoa beti izan dut gogoko eta horren irudi argazki hau jarri dut,  "floorball" partidu bat  jolastu ostekoa. Oso pozik nagoela ikus daiteke.

Ume gehienei gustatzen zaie heziketa fisikoa, azkenean klasetik kanpo ematen den materia bakarra baita eta gainera dena praktikoa da.

Oraindik ez daukat argi zein minor egin nahi dudan, baina heziketa fisikoak asko deitzen nau.


Argazki hau Zuhatzara joan ginenekoa da, eta egindako irteera guztiak gustatu zaizkidan arren hau dut gogokoena.

Bertan jolas eta ekintza asko egin genituen, horien artean arraunean aritzea, argazkian ikus daitekeen bezala.
Gainera irlan zehar untxi asko ikus zitezkeen, eta beti izan ditut animalisk oso gustoko.

Hau esanda, ikasleekin irteerak egitea oso polita iruditzen zait hauek ondo pasatzen dutelako, eta, aldi berean, arduratsuagoak izaten ikasten dutelako.

Mozorrotuta ageri garen argazki honetan, suposatu dezakezuenez, inauteriak ospatzen ari gara.
Urtero gai desberdinei buruz mozorrotzen ginen, eta hemen turistaz goaz jantzita.

Ikasleekin ondo pasatzeko aukera paregabea da, eta alde berean, euren irudimena garatzeko modu bat, nola jantzi pentsatu behar baitute.




Azken argazki hau asko gustatzen zait, betiko lagunekin agertzen naizelako eta merendoletan zein ondo pasatzen nuen gogorarazten didalako.

Hau ez da eskolako argazki bat, baina lagunekin izandako harremanak eta kalean bizitakoak eskolan ikasitakoari bezain garrantzia handia ematen diot, dena ez baita liburuetan ikasten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario