miércoles, 15 de febrero de 2017

HEZIBERRI 2020



"Heziberri 2020 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak gure hezkuntza-sistema hobetzeko plana da.
Planak Europako esparruan hezkuntza eta prestakuntzari buruz 2020rako finkatu diren ildo estrategikoak eta euskal hezkuntzak dituen berariazko erronkak batu nahi ditu, sistemaren bikaintasunerantz pausu sendoak emateko eta bidezkoa, kohesionatua eta aktiboa den gizarte bat lortzeko.
Heziberri 2020 Plana bi zutabetan oinarritzen da:
  • Lehenengo zutabea gure hezkuntza sistemak orain arte egindako bide luze eta oparoa da. Bide horretan aurrera eraman diren hezkuntza-esperientzia ugari eta arrakastatsuak metatu dira hezkuntza komunitatean partekatzen dugun kultura pedagogikoa eraikitzeko.
  • Bigarren zutabea eragile desberdinen parte-hartzea da. Hezkuntza guztion ardura izan behar da eta guztion konpromisoa ere behar du bere hobekuntza, bideragarritasuna eta iraupena bermatzeko."



Gaurko klasean Curriculum hau aztertzen aritu gara eta zein galderei erantzuten dien begiratu dugu. Hurrengo hauek izan dira erantzunak:


IKASI BEHARREKOA
  • ZERTARAKO?
Oinarrizko zehar konpetentzien  eta oinarrizko konpetentzia diziplinarren helburuak lortzeko.

Oinarrizko zehar konpetentziek 5 dituzte:
  -Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia.
  -Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.
  -Elkarbizitzarako konpetentzia.
  -Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia.
  -Norbera izaten ikasteko konpetentzia.

Oinarrizko konpetentzia diziplinarrek, aldiz, 7:
  -Hizkuntza eta literatura-komunikazioaren konpetentzia.
  -Matematikarako konpetentzia.
  -Zientziarako konpetentzia.
  -Teknologiarako konpetentzia.
  -Konpetentzia social eta zibikoa.
  -Arterako konpetentzia.
  -Konpetentzia motorra.

  • ZER?
Hezkuntza plan honetan EAEko ikastetxeetan landu beharreko edukiak zehazten dira, bi bloketan banatuz: lehenengo zikloa eta bigarren zikloa.

  • NOLA?
Metodologia desberdinak erabiliz.

  • NOIZ?
Ziklo, maila eta etapa desberdinetan zehar.

  • NOR?
Irakaskuntzan parte hartzen duten oro, halaber, ikasle, familia, irakasle eta gizarteak




EBALUAZIOA
  • NOIZ?
Ebaluazioa hiru zatitan egingo da, ikaslearen garapena aztertzen lagunduko duena:
  1- Hasierako ebaluazioa edo diagnostikoa (adib. Pisa, errebalidak...)
  2- Bitarteko ebaluazioa edo formatiboa, erantzun bat edo "feedback"a ematen duena.
  3- Amaierako ebaluazioa, azterketa bidez ebaluatzen dena.

  • NOLA?
Ebaluatzeko bi modu bereizten ditu:
  1- Ebaluazio autentikoa,  kuantitatiboa eta kualitatiboa dena.
  2- Testuinguruan erratutako ikaskuntza

  • ZEREN BITARTEZ?
Ebaluazio irizpide eta lorpen-adierazleen bitartez egiten da.
Ebaluazio irizpideek baieztapenak ematen dizkigute eta lorpen-adierazleek hauek bete diren adierazten dute.
  • ZER?
Zehar konpetentziak eta diziplina barnekoak ebaluatzen dira, azken hauek zehar-konpetentziak egiaztatzeko beharrezkoak izanik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario