jueves, 9 de marzo de 2017

KONPETENTZIAK (José Moya)



José Moya Kanariarrak, hezkuntza zientzietan aditua, Granadan egindako konpetentziei buruzko hitzaldiaren zati batzuk ikusita, ideia nagusiak atera ditugu.

Hemen ikusi ditzakezue:
- Qué podemos entender por competencias
- 8 tipos de aprendizaje
- ¿Pueden las competencias básicas mejorar el currículo real de los centros educativos?
- Adquirir una competencia en el ámbito educativo
- Evaluar competencias



ZER DIRA KONPETENTZIAK?

Jose Moyak dioenez, zeregin bat egiteko bere baliabide guztiak erabiltzeko gai den pertsona konpetentea da. Izan ere, pertsona batek asko jakin dezake, baina ondoren ez daki hauek nola eraman  praktikara.

DeSeCo txostenaren arabera (2005), konpetentziak ezagutzen eta trebetasunen multzo bat baino zerbait gehiago dira. Eskakizun konplexuei erantzuteko abilezia darabil, eta baliabide psikosozialak hartzen eta baliatzen ditu, trebetasun eta jarrerekin batera, testuinguru jakinetan.

Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) konpetentziak pertsona guztiek behar dituzte garapen eta errealizazio pertsonalerako, hiritar aktibo izateko, gizarteratzeko eta lana lortzeko. Hasierako hezkuntza eta prestakuntza amaitzean, helduarorako prestatzeko behar bezainbeste landuta izan behar dituzte gazteek konpetentzia giltzarriak, eta, aurrerantzean ere, horiek garatu, mantendu eta eguneratu behar dituzte, etengabeko ikaskuntzaren esparruan.

Azkenik, Heziberri 2020-k dio hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea dela, komunikazio egokiak eta eraginkorrak egiteko egoera pertsonal, sozial eta akademikoetan.



HEZKUNTZA SISTEMA ETA IKASKUNTZA MOTAK

Gure hezkuntza sistemak, Europako beste herrialdeetan bezela, 8 ikaskuntza mota hartzen ditu kontuan, pertsona batek derrigorrezko ikasketak amaitzean jakin beharrekoak direnak.
Ikaskuntza mota hauek hiru irizpideen arabera adostuak izan dira:

  • Lehenengoak dio hezkuntza guztion eskura egon behar duela dio. Horrela, derrigorrezko hezkuntza bada, hezkuntza sistemaren funtzioa ezin da selektiboa izan. Laburtuz, guztioi laguntzea izan beharko litzateke helburua, eta ez inor baztertu, balio ez duela argudiatuz.
  • Bigarrenak, ikasitakoak gure bizitzarako baliagarriak izan behar direla dio, esparru askotan erabiltzeko modukoak.
  • Azkenik, hirugarren irizpidearen arabera, bizitzan zehar ikasten jarraitzen erakutsi behar du, ikasketak amaigabeak direlako. 


OINARRIZKO HEZKUNTZAK IZAERA SELEKTIBOA DU?

Aurreko puntuan azaldutako irizpideak kontuan izanik, hezkuntzak ez luke izaera selektiborik izan beharko, baina errealitatea ez da horrelakoa.

Gure hezkuntza sistemak lehiakortasuna bultzatzen du eta LOMCE legearen ezarpenak ekarri dituen errebalidak horren adibide dira. Azterketa baten menpe jartzen dute ikasleriaren etorkizuna, izaera selektiboa argi utziz.



EBALUAZIOA

José Moyak dio konpetentziak ebaluatzea posiblea dela, baina horretarako bi baldintza hartu behar direla kontuan: alde batetik, informazio iturri egoki bat egotea eta, bestetik, ebaluazio irizpide batzuk egotea. 
Irizpide horiek area curricularraren barnean egongo dira, hau da, area bakoitzen ebaluazio irizpideak  oinarrizko konpetentziekin erlazionatuta egongo dira. Informazio iturrien inguruan informazioa egokienak aukeratu behar ditugula adierazten du, datu egokienak, zereginak nola ebazteko datuak ematen dituztenak, soluzioak eskaintzen dizkigutenak...

Heziberri plana, ebaluazioari dagokionez, hiru etapatan banatzen da: 

  • Hasierakoa edo diagnostikoa, adibidez, PISA edo errebalidak. 
  • Bitartekoa edo formatiboa, non  “Feedback-a” deritzona emiten den, hau da, edukiak barneratu diren konprobatzea.
  • Azkenik, bukaerakoak non azterketak egongo ziren.


No hay comentarios:

Publicar un comentario