ZER DA KONSTRUKTIBISMOA?
Pedagogian, konstruktibismoa ikaskuntza-prozesuaren garapena azaltzen duen teoria bat da. Teoria honen arabera, ikaslea bera da ezagutza eraikitzen duena, norberaren beharretatik eta interesetatik abiatuta ikasiz. Eskolako lana eguneroko bizitzara hurbiltzea eta txertatzea, hortik sortzen diren beharrei aurre egiteko…
Kontzepzio konstruktibistan, ikasleek beren ezagutzak eraikitzen dituzte ezagutza esanguratsuen bitartez; hau da, ikasten den materialari esanahia emanaz.
Ausubelek zioen eskolaurreko garaian ikasleek aurkikuntzaren bitartez ikasten dutela, baina behin lehen hezkuntzara helduta, harreraren bitartez ikasten dutela.
IKASKUNTZA MOTAK
HARRERA ERREPIKAKORRA
Harrera errepikakorreko ikaskuntzan, edukiak beren azken forman aurkezten dira, ikasleak bere egitura kognitiboan barnera ditzan.
Hau horrela izanik, ikasleak jarrera pasibo bat hartzen du, emandako kontzeptuak buruz ikasiz. Gainera umeak aurre ezagutzarik izan gabe egiten da, bere ezagutzekin konexiorik egin gabe.
HARRERA ESANGURATSUA
Harrera esanguratsua, aurretiko ideiak kontuan izanda eskema berriak eratzeari esaten zaio. Bertan, ez da kontuan hartzen norberaren erritmoa edo aldez aurretik jasotako ikaskuntza. Azkenengo emaitza da bakarrik kontuan hartzen dena. Adibidez, biderketa bat egiteko daraman prozesuarekin lotzen da. Eragiketa hau egin ahal izateko aldez aurretiko ezagutzak izatea ezinbestekoa da, haien artean, zenbakiak edo biderketak. Hauek gabe ezinbestekoa izango litzateke eta nahiz eta ez jakin, kontzeptu hauek ematerako orduan, ikasleak jakiten dituztela pentsatzen da.
AURKIKUNTZA ERREPIKAKORRA
Aurkikuntza errepikakorreko ikaskuntzan, subjektuak ez ditu kontzeptuak modu pasibo batean barneratuko, paper aktiboa izango du, bere kabuz aurkitu eta sortuko ditu kontzeptuak, horien arteko erlazioa eginez eta ezagutza horiek berriro ordenatuz eskema kognitibora egokitzeko. Ikasleak ezagutza hauek modu errepikakor baten bitartez ikasiko ditu.
Aurkikuntza bidezko ikaskuntzak garrantzi handia dauka eskoletan, bereziki haur hezkuntzan eta LHko lehenengo urteen zehar, diziplinaren lehendabiziko kontzeptuak egokitzeko eta ikaskuntza esanguratsuaren bidez lehenengo kontzeptuen ulermena ebaluatzeko.
AURKIKUNTZA ESANGURATSUA
Aurkikuntza esanguratsuaren bidezko ikaskuntzan, ikasleak paper aktiboa jokatuko du. Ikaslea bera izango da ezagutza aurkitu eta sortuko duena. Landu beharreko edukiak beraz, ez zaizkio emango, bera izan beharko da eduki horiek sortu eta eraiki beharko dituena. Ikaslearen aurretiko ezagutza oso garrantzitsua izango da, ezagutza horien baitan sortuko baita ezagutza berria.
Irakaslea berriz gidari edo laguntzailea izango da. Landu beharrekoaren inguruan baliabideak eskainiko ditu, ikasleak lortu beharreko helburua zein den argituko du, baina ikaslea izango da helburu hori lortzeko lana egin beharko duena. Irakaslea kanpotiko laguntza izatera mugatuko da.
Metodologiari dagokionez, ikerketa izango da oinarria. Irakasleak eskainitako baliabideekin, ikaslea izango da aurkikuntzak burutuko dituena, beti ere bere aurretiko ezagutza kontutan hartuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario