viernes, 26 de mayo de 2017

ARGAZKI HIZTUNAK

Kultura bisuala balio handiko tresna bat izan daiteke klase batean, izan ere, argazki batek asko esan dezakeelako, eta hura ikusiz gauza asko etor dakizkigukeelako burura.

Hau horrela, klasean guretzako haurtzaroa eta irakaskuntza isladatzen dituzten argazki bana aurkitu behar izan ditugu, eta ondoren beste errealitate batzuekin alderatu.



HAURTZAROA



Hautzaroari buruz hitz egiten dugunean, alaitasuna, poztasuna, ardura-eza... bezalako hitzak datorzkigu burura. Lehenengo argazkian jolasean ari diren neska-mutilak ageri dira, aipatutako sentimentu horiek manifestatzen, baina konturatzen bagara mendebaldeko ikuspuntu batetik idealizatuta dago. Jolasteko eta lagunekin egoteko garai benzela ikusten dugu, esplorazioaren bitartez ingurua ezagutzearena. Baina ume guztiek ez daukate haurtzaro berdina.
Horren adibide ezkerreko irudia daukagu, non,  lanean ari diren ume batzuk ilkusi daitezkeen, inolako baldintza egokirik gabe eta tristura transmititzen dutenak.

Ala eta guztiz, ez gara urruti joan behar lehenengo argazkia betetzen ez duten umeak ikusteko. Gizarte honek ezarritako parametroen barruan sartzen ez zarenean, baztertuta geratzen zara, hala nola gaixotasunen bat duzunean, zure familiaren egoera ekonomikoa dela eta...
Laburbilduz, jatorriak, kulturak eta familiako ekonomiak eragin handia dute haurtzaroa adieraztean.




IRAKASKUNTZA



Bestalde, irakaskuntzari buruz mintzatzean, burura datorkigun lehen irudia eduki jakin batzuk transmititzen dituen irakasle batena da. Modu horretan ikasleek modu pasibo batean eduki horiek barneratu eta ondoren azterketa batean ikasitakoa erakutsi behar dute, ebaluatuak izateko.
Honek ikaskuntzari gorrotoa hartzea eragiten dute, ez dutelako ikaslea inolako moduan motibatzen, euren interesa piztu gabe.

Aldiz, eskumako argazkian, umeek praktikaren bidez ikasten ari diretta illusi ahah den argali bat jar dut, azken finean, horrela delako ikasleak motibatzeko eta euren interesa deskubritzeko modu egokiena.


No hay comentarios:

Publicar un comentario