viernes, 26 de mayo de 2017

EBALUAZIOA

Jarraian agertuko den liburuko 1. eta 2. gaiak lantzeko hurrengo galderei erantzuna emango diegu. Honen bitartez, gure blogeko sarrera batean  laburpen  bat bezala jasoko dugu interesgarriena deritzoguna.



1. GAIA. Evaluación formativa y compartida: evaluar para aprender y la implicación del alumnado en los procesos de evaluación

1.1. "Ebaluazioaren" eta "kalifikazioaren" kontzeptuak alderatu.

Irakasleen eta irakasle izango garenon erronka nagusia ebaluatzeko moduaren inguruan eraldaketa bat ematea da. Ebaluazio tradizionaletik ebaluazio hezigarri batera. Ebaluatzeko metodo tradizionalak, azterketaren bidezko kalifikazio hutsera laburtuko du ebaluatzea. Beraz amaieran lortzen den nota edo kalifikazioa izango da ikasitakoaz ikasleak jasoko duena, zenbaki soil batek laburtuko du ikasturteaz ikasleak jasorikoa. Ebaluazio hezigarriaren ikuspegitik aldiz, ebaluatzeak ikaskuntzaren hobetzea izango du xede. Ikuspegi honen arabera, ikasleak bere akatsak edo hobetu beharreko aspektuak zein diren jakiteko gaitasuna izan behar du, eta aldi berean irakasleak ere bere lana perfekzionatzeko gaitasuna izan behar du. Azken helburua beraz, ez da kalifikazio bat izango, baizik eta hobekuntza bat.  

1.2. Ebaluazio formatiboa/hezigarria: definizioa, funtzioa, instrumentuak, etab.

Ebaluazio hezitzaileak irakaskuntza-ikaskuntza prozesu oro hobetzea helburu duen ebaluazioa prozesu orori egiten dio erreferentzia. Ideia hau defendatzen duten autoreek hezkuntza barruko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren alderdi integral bat bezala ikusten dute ebaluazio hezigarria.

Ebaluazio mota honen helburua ez da ikasleak kalifikatzea, baizik eta ikasleak lagundu ahal izateko, ikasleak gehiago ikasi ahal izateko eta hobetzeko informazio nahikoa izatea; aldi berean irakasleak hobetzeko baliabideak izatea. Guzti hau ikuspegi gizatiar batetik egingo da, eta ez ikuspegi kalifikatzaile batetik.

Ebaluazio mota honek jarraian azaltzen diren funtzioak bete behar ditu:

  • Ikasleriaren ikaskuntza prozesua hobetzea.
  • Irakasleriaren eguneroko konpetentziak hobetzea.
  • Ikasgelan ikasleekin ematen den irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzea.

Bestalde, ikuspegi hau jarraitzeak ekar ditzakeen onurak azalduko dira jarraian:

  • Ikaslearen motibazioa eta inplikazioa nabarmenki hobetzen dira.
  • Denbora aldetik, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan zehar ager daitezkeen hobetu beharreko aspektuak zuzentzeko aukera ematen du.
  • Ebaluatzeko moduak berak ikaskuntzarako aukera ematen du.
  • Analisi kritikorako eta autokritikarako gaitasuna hobetzen du.
  • Errendimendu akademikoa hobetu ohi da, aurretik aipaturiko alderdiak direla eta.

     1.2.1. Ebaluazio formatibo /hezigarriaren aldaerak adierazi. Deskribatu bakoitzaren ezaugarri nagusiak.

  • Ikaskuntzan zentratutako ebaluazioa: aldaera honen arabera, ebaluazioa ikaskuntza prozesua hobetzera bideratu behar du, eta ez hau kontrolatzera eta kalifikatzera.
  • Ebaluazioa hezitzailea: ikaslea da bere ikaskuntza prozesuaz auto-hausnarketak egin behar dituena. Aldaera honek ikaslea kontziente izatea bilatuko du, bai nola ikastearen inguruan eta baita ikasten jarraitzeko egin beharrekoaren inguruan.
  • Benetako ebaluazioa: teknika, instrumentu eta ebaluazio jarduerak egoera errealetara aplikatzeko eginak behar dute; jarduera, egoera eta eduki errealetara egokituak hain zuzen ere. Modu honetara, ebaluazio egoera erreala eta ebaluazio egoera artifiziala bereiziko dira.
  • Ebaluazio integratua: Aurreko ebaluazio ereduaren aurkakotzat har daiteke. Ebaluazioak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan integratuta egon behar du, prozesu oso eta jarrai bezala ulertzen baitu ebaluazioa. Tradizionalak momentu puntualak ebaluatuko ditu, eta honek aldiz honen beste muturrean eguneroko jarduerak ebaluatzeko balio behar dutela ulertzen du.
  • Ebaluazio alternatiboa: Tradizionala baztertzen duen edo eraldatu nahi duen ebaluazio mota orori egiten dio erreferentzia.

1.3. Partekatutako ebaluazioa (evaluación compartida). Definizioa, funtzioa, aldagaiak, instrumentuak, erlazionaturiko kontzeptuak.

Ikasleak ebaluazio prozesuan parte hartzen duenean, partekatutako ebaluazioa ematen dela esan daiteke. Parte hartzeko moduak hala ere askotarikoak izan daitezke, beraz, ikasleak ebaluazioan parte hartzen duenean ematen diren teknika nagusiak honakoak dira: auto-ebaluazioa (norberak bere burua), ko-ebaluazioa (berdinen artekoa), ebaluazioa partekatua (irakasleak ikasleekin duen elkarrizketa), auto-kalifikazioa (norberak bere burua kalifikatzea) eta elkarrizketa bidezko kalifikazioa.  

Partekatutako ebaluazioari dagokionez, irakasleak ikaskuntzen inguruko eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen inguruko elkarrizketa prozesuei egiten die erreferentzia partekatutako ebaluazioak. Elkarrizketa hauek banakakoak edo taldekakoak izan daitezke. Gainera aurretik aipaturiko bestelako parte hartze teknikekin tartekatu daiteke jorratzen dihardugun teknika hau ere.

Beste autore batzuk (Salinas 2002), partekatutako ebaluazioak, irakasleek bere ebaluazio tekniken inguruan izaten dituzten elkarrizketei egiten dio erreferentzia. Hala ere, gehiengoak ikaslea ere elkarrizketa horien partaide izatea defendatzen du.

Ikaslearen parte  hartze honek hainbat onura dakar:

  • Ikaskuntzaren hobetzea.
  • Autonomia pertsonala, autoerregulazioa eta ikasten ikasteko prozesuen hobekuntza.
  • Analisi kritikorako eta autokritikarako gaitasunen garapena.
  • Banako arduratsuak sortzeko hezkuntza demokratiko bat sortzeko laguntza.
  • Gelako giro hobetzea eta elkarbizitzako gatazkak konpontzeko laguntza.

Ikaslearen parte hartzea bultzatzen duten instrumentuen artean aipagarriak dira: ikaskuntza karpetak, plataforma digitalak, proiektuen garapena, etab.

1.4. Heziberri dekretuak ebaluazioaren inguruan aipatzen duena eta aurreko kontzeptuen arteko loturak adierazi.

Heziberri dekretuak adierazten duenez, ikasleak ebaluatzearen eginkizuna da haien ikaste-prozesuari eta prozesu horren emaitzei buruzko informazio adierazgarria eskuratzea, zer baliabide eta konpetentzia lortu dituzten jakiteko. Hori horrela ebaluazio motak bereizi behar dira, euren artean osagarriak izan daitezen planteatuz:
  • Hasierako ebaluazioa, ikaslearen egoera zein den ikusteko eta horrela hezkuntzako esku-hartzea ahalik eta egokien diseinatu ahal izateko.
  • Prozesuaren ebaluazioa, ikaslearen ikasteko prozesu osoak duen garapen eta bilakaerari buruzko informazioa eskuratzea duela helburu.
  • Amaierako ebaluazioa, non, kalifikazio bat jartzen zaion ikasleari, estandarizatutako eta arauz ezarritako eskalaren arabera adierazten dena.

Ala eta guztiz, ikastetxeak berak aukeratu behar du zein ebaluazio mota erabili, beti arau orokorren barruan egonik eta koherentzia bat erakutsiz.
Oinarrizko konpetentzia guztiak, zehar-konpetentziak eta diziplina barnekoak, ebaluatu behar dira konpetentzien araberako hezkuntzaren ikuspegian, guztiak baitira beharrezko hezkuntza- xedeak erdiesteko.
Horretarako, ikasleak zer ikasi duen balioesteko erreferente bezala, ebaluazio-irizpideak eta lorpen adierazleak erabiltzen dira. Hauek edukiak eta konpetentziak ebaluatzeko eginkizuna dutelarik.
2. GAIA. Aclaración de los términos implicados en los procesos de evaluación educativa.

2.1. Ebaluazio hezigarriarekin zerikusi dituzten kontzeptuak aipatu eta deskribatu. [Ebal. irizpideak / Ebaluaziorako baldintzak / Ebaluaziorako jarduerak / Ataza-jarduera / Ebaluazio teknika-prozedimendua - Behaketa sistematikoa -  Ahozko hartu-emanak / Probak / Ikasleriaren ekoizpenen analisia]

Ebaluazio irizpideak, irakasleak ebaluazioarekin edo kalifikazioarekin lotura duela ulertzen duen horri egiten dio erreferentzia. Hala ere, ikuspegi honek maiz izaera batukorra eta amaierako izaten du. 1992tik, aurrera emaniko hezkuntza legeek ebaluazio irizpideen zehaztapena administrazioaren esku utzi dute. 2013 Lomce deituriko hezkuntza legearen arabera, irizpideak zehazten dituen eskumena administrazioak duen arren, irizpidea hauek irakasgai bakoitzaren arabera zehazturiko konpetentzietan zehaztuko dira, ikaskuntza eta etapa ezberdinak bereiziaz.

Kurtsoko ebaluazio irizpideaz ariko ginateke beraz, honek soilik amaierako emaitzarekin lotura duela ikusirik, zenbait autorek amaierako nota hobesten den kasuetan,  kalifikazio jardueren portzentualizazioa edo kalifikazio irizpideak bezalako kontzeptuak erabiltzea defendatzen dute.
Ikasleari jarraian azalduko diren ekintzak kontutan hartuko zaizkion edo ez markatzen duten aspektu edo baldintzei egiten diete erreferentzia ebaluaziorako baldintzek.

  • Ikaslea jarraikortasun batekin azaldu behar da ikasgelara, bertan egiten dituen ekintzen inguruan irakasleak atzeraelikadura eman diezaion.
  • Ebaluazio jarduera jakin bat egiteko aukera izan dezan, ikasleak praktika batzuetara joaten nahitaezkoa denean.
  • Ebaluazio hezigarriarekin loturik, Ikasleak lan bat entregatzearekin batera auto-ebaluazioa bat egin behar duenean.

Ebaluazio jarduera bezala ulertuko da, lorturiko ezagutza, gaitasun eta konpetentziak ebaluatzeko egiten diren jarduera oro, honekin batera jarraitu beharreko eta bete beharreko baldintzak zeintzuk diren ezagutuko du ikasleak. Informazioa hau hobetzeko eta gehiago ikasteko erabili daiteke (ebaluazio hezigarria), baina baita kalifikatzeko ere. Ebaluazio jarduerak beraz, ikasleak aurretik ezarritako konpetentzia edo helburuak bete dituen neurtzeko erabiltzen dira. Askotan lotura estua izan ohi dute metodologia zehatz batzuekin. Bestalde, askotan jarduera hauek ikasleari eskatzen zaizkion produkzio lanei loturik daude, kasu honetan, ikasleak egin beharreko eta horretarako baldintzak ezagutzen dituelarik.

Ebaluaketa teknika edo prozedurei dagokionez, aipatu behar da teknika hitza gehiago erabili izan dela unibertsitate testuinguruan. Aldiz prozedura unibertsitatez kanpoko testuinguruetan erabili izan da. 1992 Hezkuntz Ministeritzak horrela zehaztu baitzuen. Kontzeptualizazioan zalantzak dauden arren, ebaluazio teknika edo prozedura egin beharreko jarduera arautzen duen marko bezala definituko da. Arautze edo marko honek konpetentzien eskuratzea edo helburuen betetzea lortu den edo ez jakiteko adina baliabide eman behar ditu. Prozedura edo teknika ezberdinen artean aurkitzen dira jarraian aipaturikoak:

  • Behaketa sistematikoa: produkzio baten emaitza hautemagarria ez den kasuetan erabili ohi da. Beraz momentuan bertan informazio hartu behar den kasuak hartzen ditu bere baitan. Esate baterako parte-hartzea, bakoitzak taldean eginiko ekarpenak,... Kasu honetan erabili daitezkeen instrumentuak honakoak dira: kontrol zerrendak,         zenbakizko eskalak, hitzezko eskalak edo errubrikak.
  • Ikaslearekin eginiko ahozko elkartrukeak: ikasgelan pertsonarteko elkartrukea edo elkarrizketa ematen den kasuei egiten dio erreferentzia. Normalean ez dute euskarri fisikorik izaten, baina lorturiko eman dezakeen informazioa oso esanguratsua da. Erabili ohi diren instrumentuak behaketa sistematikoan erabiltzen diren berdinak izaten dira.
  • Proba zehatzak: egoera ohikoena eta ezagunena da, normalki idatzizko azterketa bat izaten delarik. (test bidezkoa, erantzun motzak, erantzun luzeak, alderatzekoak…). Idatzizko probak hezkuntza munduan gehien erabili diren ebaluazio instrumentuak ditugu, ez dira zuzenean gaitzetsi behar, garrantzitsuena proba horietatik ateratzen den informazioarekin egiten dena da, izan ere erabilera egoki bat emateko aukera eskain dezakete. Jarraian honi loturiko aukera hezigarri batzuk planteatuko dira:

    • Hasierako ebaluazio edo diagnostiko bezala erabiltzea.
    • Azterketa ondotik era kolektibo batean zuzendu eta errabisatzea.
    • Azterketen auto-ebaluazio edo koebaluazio egitea.



2.1.1. Ikaslearen ekoizpen analisia

Ikasleriaren ekoizpenen analisiak, buruturiko ekoizpen edo produkzioen inguruan egiten den balorazioari egiten dio erreferentzia. Normalean euskarri fisiko bat izaten du, non irakasleak balorazioa burutu dezakeen. Esate baterako, orain arte azaldutako kontzeptuak kontutan hartzen baditugu, jarduera edo ekintza baldintzak batzuk betez buruturiko informea izango litzateke, beraz informe fisiko hori ekoizpena edo produkzioa izango litzateke. Prozedura hau (ekoizpenen analisia), baloraziorako instrumentu bat bilakatuko litzateke beraz, kasu honetan errubrika bat, balorazio eskala bat edo kontrol zerrenda bat izan daitekeelarik.



2.2. Ebaluazio instrumetuak. Definizioa, instrumentuen adibideak aipatu.

Ebaluazio instrumentuak ebaluazio aktibitate batekin binkulatzen diren dokumentu edo errekurtsoak dira eta hauekin aspektuak baloratzen dira.

Honako hauek dira deskribatuko ditugun ebaluazio instrumentuak:
Kontrol zerrenda: Ebaluazio instrumentu honen bitartez ikasle batek edo taldeak dituen edo ez dituen ezaugarrien aipamena da. Behatzaikeak egiaztatu beharko du behaketa aldian azaltzen diren ala ez.
Estimazio eskala: Estimazio eskalaren bitartez kalitatea estimatzen da. Honen barnean  3 adibide aurki ditzakegu: eskala zenbakidunak, eskala grafikoak (muturrak jartzen dira) eta hitzezko eskalak.
Galdera zerrenda: Irakasleak ikasleari edo taldeari egin beharreko galderen zerrenda da eta bertan, egoera naturaletan behatu ezin diren alderdiak behatuko dira (ikasleek erabilitako estrategiak, iritziak,ezagutza noraino bereganatu duten…)
Behaketarako gidoia: Behaketa gidoiaren bitartez informazio kualitatiboa emateko aukera dago. Bertan, behatu beharreko puntu guztiak antolatuta ageri dira. Berdin erabil daiteke prozesuak  eta ondorioak aztertzeko.
Errubrikak: Errubriken bidez ikasle baten ekoizpenak izan ditzakeen ezaugarriak deskribatzeko balio du eta normalean 4-5 maila jasotzen dituzten eskalak dira. Mailakatze bakoitzak ikaslearen ekoizpen akademikoaren ezaugarri zehatzak jasotzen ditu.


2.3. Ebaluazio irizpidea. Definizioa.


Ebaluzio irizpidei esker, ikasleek  helburuak  zenbateraino  barneratu  dituzten  baloratzeko  erreferentziak dira. Ebaluazio‐irizpideei esker, ikus daiteke ikasleek zenbateraino garatu dituzten oinarrizko gaitasunak irakasgai  bakoitzean.  Ebaluazio‐irizpideak  jokabide  hautemangarrien  bidez zehazten dira: jokabide hautemangarri horiek ebaluazio‐adierazleek  identifikatzen dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario