viernes, 26 de mayo de 2017

KARTOGRAFIA

Azken klase hauetan “metodologia aktiboa” kontzeptua argitzen aritu gara eta horretarako kartografia bat egin dugu. Bertan, taldean adostutakoaren arabera, metodologia aktiboak dituen ezaugarriak eta metodologia pasiboaren arteko ezberdintasunak txertatu ditugu. 



Hasteko, metodologia aktiboa zer zen definitzerako orduan, hainbat ideia etorri zitzaizkigun burura, esaterako, ikaslea hezkuntzaren ardatza izatea ezinbestekoa zela, jarrera aktiboa izanez. Izan ere, ikaskuntza tradizionalean, ikasleak betetzeko pitzarrak izango balira bezala jokatzen dute eta paper pasiboa dute. Beraz, metodologia aktiboan, ikasleak parte hartzaileak eta autonomiaz jokatuko dute. Gainera, talde-lana bultzatuko da, hala irakasleen nola ikasleen artean, lana esanguratsuagoa  eta errazago izan dadin.


Baita ere, metodologia aktiboaren beste ezaugarri garrantzitsu bat irakaslearen papera izango da. Bada, irakaslea ez da izango irakatsiko duen bakarra, guztion artean,ikasi eta irakatsiko dute, bai irakasle eta ikasleen artean, ikaskuntza esanguratsu bat egon dadin, beti ere, ikasleen aurre ezagutzetan oinarrituz. Hau da,  irakasleak gidari, laguntzaile edo aholkulari papera edukiko du eta irakasterako orduan,ikaslearen aurre ezagutzak, interesak eta bizipenak kontuan hartuko ditu.

Lehen esan bezala, irakaslea ikasleak dituen aurre ezagutzetan oinarritu behar da eta honek konstruktibismoaren lotura zuzena dauka. Teoria honen arabera, ikaslea bera da ezagutza eraikitzen duena, norberaren beharretatik eta interesetatik abiatuta. Aurreko sarreran IKASKUNTZA ESANGURATSUA ETA KONSTRUKTIBISMOA Ausubelek proposatutako ikaskuntza motak azalduta ageri dira eta gure ustez ikaskuntza mota horietatik “ harrera errepikakorra” da metodologia aktibotik gehien urruntzen dena, gehienbat ikaskuntza memoristikoa delako. Beste ikaskuntza motei dagokionez (harrera esanguratsua, aurkikuntza errepikakorra eta aurkikuntza esanguratsua), metodologia aktiboarekin harreman zuzena dutela esan genezake, hiru ikaskuntza mota hauek ikaskuntza esanguratsu bat bultzatzen dutelako. Aipatu beharra dago, metodologia mota honek  ikaskuntza  motibagarria eman behar duela, ikaslearen jakin nahia eta gogo bizia eragingo dituena.


Komentatzekoa da, gaur egun, guk ezagun izan ez ditugun arren, hainbat metodologia aktibo martxan daudela. Adibidez, Flipped classroom (alderantzizko gela) izeneko metodologiak garrantzia handia hartu du azken urte hauetan. Bertan, ikasleek, etxean, irakasleak bidalitako gauza teorikoak landu behar dituzte eta klasera doazenean landutako teoriatik ekintza praktikoak burutuko dituzte. Metodologia mota honek alde negatibo batzuk dituela antzeman dugu, izan ere, ikasleek etxean landu behar duten teorian zerbait ulertzen ez badute ezin diezaiokete irakasleari galdetu klasera heldu arte eta etxean laguntzarik ez izatekotan ikasleak desmotibatu egin daitezke edukiak ulertzen ez baitituzte.

Hemen uzten dizuegu guk “metodologia aktiboari” buruz eginiko kartografia: 

No hay comentarios:

Publicar un comentario