2. SARRERA
2.1JUSTIFIKAZIOA
Gure erlearen desagerpenaren arrazoiak eta ondorioak lantzen dituen unitate didaktikoa da. Hemen, erle inbaditzaileak nola eragiten digun adieraziko da, eta ikasleak gai honen inguruko informazioa jasoko dute eta arazo honi nola aurre egin ikasiko dute.
Unitate didaktiko honetan, ikastola kokatuta dagoen herriko herritarrak kontzientziatuko dituzte arazoa zailtasun gutxiagorekin garatu ahal izateko. Ikasleak ere, tramankulu batzuk sortuko dituzte (material birziklatuarekin) Vespa velutina erlea desagertarazteko eta gure erleak (Apis mellifera iberica) bizirik irauteko.
Erleak, landarearen erreproduzioan laguntzen dute, eta baita ere eztia sortzen dute; hau, gizakiarentzako baliagarria da, eta horregatik hauek mantentzea berezko garrantzia du.
2.2 KOKAPENA
Abadiño, Bizkaiko herri txiki bat da eta Durangaldea izeneko eskualdean kokatzen da. Abadiño 13 auzoz osaturik dago eta gaur egun 7500 biztanle inguru ditu. Bertako ekonomia industrian oinarritzen den arren, biztanleriaren zati bat, zehazki inguruko auzoetako baserrietan bizi direnak, nekazaritza eta abeltzaintzatik bizi dira. Abadiñoko herri eskolak Zelaieta du izena eta herriaren erdigunean kokatzen da.
Duela zortzi urtetik hona eskolako ikasle kopurua bikoiztu da, eta egun 300 ikasle inguruk osatzen du eskola. Zelaieta eskolan lehen hezkuntzako eta haur hezkuntzako ikasleak biltzen dira. Eskolako ikasle kopuru txikia izanik, ikasleen familiek lotura handia dute ikastetxearekin, eskolaren izaera komunitarioa agerian utziz.
Abadiño ingurune natural batean txertaturiko tamaina txikiko herri bat izatearen abantailaz baliatuz, unitate honek natur gunearekin lotura izango du. Ikasleek ingurune horretan arriskuan den espezie baten inguruan informatzea eta hau babestea izango dute helburu.
Abadiñoko ikastetxea herriko alde batean kokatzen da, herriko frontoia ikastetxearen alboan da, eliza bezala, ikastetxea inguratzen dute.
3.ARAZO EGOERA
3.1. TESTUINGURUA
Azken urteetan Euskal Herrian autoktonoa ez den liztor espezie bat azaldu da, gure artean liztor asiarra bezala ezagutzen dena (Vespa velutina). Espezie hau inbaditzailetzat hartzen da, izan ere Liztor asiarrak bertakoak diren erleen (Apis mellifera iberica) habiak erasotzen dituzte eta hauek hiltzera heltzen dira. Beraz, gure erleentzat mehatxu bat dira eta hauen espeziea arriskuan jartzeko egoerara heldu gara.
Unitate didaktiko honetan Abadiñoko Herri eskolako 5.mailako ikasleekin egingo dugu lan. Esan bezala, inguruko auzoetako jendea baserrietan bizi da, eta baliabide hori aprobetxatuz egingo dugu lan. Ikasleak beraz, inguruko baserrietako jendearekin jarriko dira harremanetan eta hauekin elkarlana egotea bultzatuko da. Modu honetara baserri bizitza eskolara hurbiltzeko aukera egongo da.
Ikasle hauek, taldean aritzeko ez dituzte inolako arazorik, herrikoak izateaz gainera beti elkar ibiltzen direnez lana errazten dute. Garapen psikomotoreari dagokionez, nahiko mugituak dira, betidanik kalean jolasten ibili direlako eta herriaren inguruak ondo ezagutzen dituzte. Ariketak egingo dituzten ikasleak nahiko azkarrak dira, arazo eta ariketaren bat aurkezten zaienean berehala harrapatzen dute. Horrez gain, aipatzekoa da, gelan etorkin bat dagoela, colombiarra hain zuzen ere. Etorkin bat gelan izatea arazo bat izan baino lehen edo gelaren erritmoa atzeratu baino lehen, elkar laguntza sustatuko du ikasleen artean. Guztion laguntzarekin eta bakoitzak besteen esperientzietatik baliatuz, gauza asko ikasi dituzte (kultura, ohiturak, hizkuntza…)
Gaiarekin kokatzeko, azken urteetan erle asiarra (Vespa velutina) gure inguruan finkatzeak eta espezie berri hau gure erleari (Apis mellifera iberica) sortutako trabak adieraziko dira. Asiarrak gure erlea erasotzen du, hau hiltzera iristeraino eta hau arazo bat da.
Guzti hau aurrera eramateko, 10 saio erabiliko ditugu, gaiaren inguruan teoria eta praktika nahastuz. Lehengo saioa, arazoaren berri emango zaie eta bakoitzak dituen jakintzak edo aurrezagutzak adierazteko denbora utziko zaie. Saio honen amaieran, hurrengo egunerako ekarri beharko duten materiala adieraziko zaie.
Bigarren saioan, jarduera burutu ahal izateko, gela lauko taldeetan banatuko da, talde lana sustatzeko eta bertako erleen desagerpena eragozteko, plan bat diseinatuko dute (artelana). Eskulana egiteko, bi saio utziko zaizkie eta ikasle bakoitzak ekarritako materialarekin, taldean, tranpa bat diseinatu beharko dute.
Laugarren saiorako irteera bat egingo dugu Abadiñoko baserri batera eta bertan, prestatutako materiala praktikan jarriko dute erle inbaditzaileek gure erleengan zelako ondorioak dituen ikusteko.
Azkenengo saioak herritarrei bananduko zaizkien txostenak prestatu beharko dituzte herriari itzulia eman beharreko saioan banatzeko aukera utziz. Azkenengo saioan, irakasleak txosten bat banatuko die ikasleei, lana egiterako orduan zelako sentsazioa izan duten eta ea lana gustatu zaien jakiteko. Ondoren, talde handian iritziak partekatuko dituzte.
3.2. ARAZOA
Arazoa ez da bakarrik espeziearen desagerpenena baizik eta euren eztiaz baliatzen diren pertsonenganako eragin negatiboa. Eztigileentzako arazo ekonomikoak dakarzkie, alde batetik, produzkioa lortzen ez badute zorrak izango dituztelako eta lan honetan inbertitutako dirua ez dutelako berreskuratzen. Bestetik, erleek naturan garrantzi handia daukate, loreen ugalketarako beharrezkoa den polenaren garraioaren arduradunak baitira. Hau da, hauek gabe biodibertsitatearen galera bat sumatu daiteke. Animali hauek cleptoparasitismoa (beste animaliak hauek egindako lanaz aprobetxatzen direnean) bultzatzen dute. Hauen desagerpenak, beste animaliengan eragina izan dezake, bizitzeko hauetaz baliatzen direlako.
Guzti hau kontutan harturik, hau izango litzateke ikasleei planteatuko zaien galdera: Herritar bezala zer egin dezakegu gure erlea babesteko?
3.3. XEDEA
Unitate didaktiko honen bitartez bilatzen dena ikasleak ikerketa batean murgiltzea da, non gure erleari buruz gehiago ikasiko duten (espezie bezala gure ingurumenean eta bizitzan betetzen duten funtzioa eta honek duen garrantzian zentratuz) eta hauek babesteko neurriak hartuko diren.
3.4. ATAZAK
Unitate didaktiko honetan burute beharreko lanen artean, ikasleek esku-orri bat prestatuko dute, zeinetan bertakoa den erle espeziea babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko diren. Bestalde herrian zehar jartzeko eta baserritarrei banatzeko ikasleek tranpak prestatuko dituzte, liztor asiarra harrapatu ahal izateko tranpan hain zuzer ere.
4.KONPETENTZIAK
Unitate didaktiko honetan, bi konpetentzia mota bereizten dira:
4.1 ZEHARKAKO KONPETENTZIAK:
- Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia
Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea, ganoraz eta egoki komunikatu ahal izateko egoera pertsonal, sozial eta akademikoetan.
Hitzezko komunikazioaren bitartez, ikasleak herriko jendearekin mintzatu egin ziren eta horren bitartez herritarrak erle inbaditzailearen inguruan kontzientziatzea lortu zuten.
- Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
Ikasteko eta lan egiteko ohiturak, ikasteko estrategiak eta pentsamendu zorrotza izatea, eta ikasitakoa mobilizatzea eta beste testuinguru eta egoera batzuetara eramatea, norberaren ikaskuntza modu autonomoan antolatzeko.
Ikasteko eta lan egiteko ohitura eta ikasteko estrategiak erabili zituzten eta horren bitartez ikaskuntza esanguratsua lortu zuten, motibazioaren bitartez.
- Elkarbizitzarako konpetentzia
Pertsonen arteko, taldeko eta komunitateko egoeretan elkarrekikotasunez parte hartzea, eta norberari aitortutako eskubideak eta betebeharrak besteri aitortzea, norberaren zein guztion ongirako.
Unitate didaktiko osoan zehar, taldeko eta komunitateko egoeretan jardun dute. Honen adibide da , tramankulua egiterakoan talde lanean aritu izan zirenean
- Izaten ikasteko konpetentzia
Bizitzan zehar agertzen diren sentimendu, pentsamendu eta ekintza pertsonalez gogoeta egitea eta haiek sendotzea edo egokitzea, haien gaineko balorazioaren arabera, bere burua etengabe hobetuz pertsona osorik errealizatzeko.
Bizitzan zehar agertzen diren arazoen inguruan, gogoeta egin dute, hain zuzen ere, erle inbaditzaileak gure erleetan duten eragin negatiboaz. Horretarako, aurretik zituzten pentsamenduak edo iritziak baliagarriak izan dira unitate didaktiko honetako kontzeptuak garatu ahal izateko.
4.2 DIZIPLINA-KONPETENTZIAK
- Zientziarako konpetentzia
Jarduera hauetan erleari buruz eta honek ingurumenean duen garrantziaz jabetu dira, horrela natura zaindu behar dela ikasiz eta izaki bizidun txikienak errespetatzea beharrezkoa dela ulertuz.
- Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia
Unitate didaktiko honen bidez, ikasleak inguratzen dien mundua ulertzeko baliagarria izan da. Hau egiteko, metodologiaz baliatu egin dira gaiak nola jorratzen diren ulertzeko eta hauen inguruan ikerketa egiteko. Bizitzako ohiko egoeretan modu autonomoan jarduteko aukera ona dela uste dugu.
- Arterako konpetentzia
Artelana egiterako orduan, arteaz baliatuko dira ikasleak, zer den artea eta nola interpretatu daitekeen. Aldi berean, ohartuko dira gizartean edonon aurkitu dezakegula artea eta honek duten garrantziaz. Burutuko diren jarduerei esker (erle inbaditzaileekin bukatzeko tramankulua), ekimena, sormena eta irudimena erabiliko dute ikasleek.
- Konpetentzia motorra
Egin beharreko lanen artean, arazoari aurre egiteko proiektu bat antolatzea eskatu zaie, zehaztapen zehatzik gabe. Horrela euren jokabide autonomo eta sortzailea bultzatzen da, eta ondoren euren arteko adierazpenak interpretatu eta baloratzen dira.
Unitate didaktiko honen bitartez, ikasleek Heziberri 2020 curriculumak zehazten dituen hainbat helburu orokor bereganatzea bilatu da.
Komunikaziorako konpetentziaren barruan:
1.Norberaren esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz eta elkarrekin lan egiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai izatea, unean uneko komunikazio-premiei behar bezala erantzuteko.
6. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoz erabiltzea, informazioa lortzeko, eta elkarrekin komunikatzeko eta kooperatzeko.
Zientziarako konpetentziaren barruan:
2.Gizakiak ingurumenean izandako esku-hartzeen eragin batzuk aztertzea, eta iraunkortasunaren eta bizi-kalitatearen parametroak oinarri hartuta ikuspegi kritikoz balioestea, eguneroko bizitzan oreka ekologikoa babesteko eta berreskuratzeko jarrera hartze aldera.
4.Natura-inguruneko elementu esanguratsuekin lotutako galderak eta problemak identifikatzea, planteatzea eta ebaztea, banaka nahiz elkarlanean metodologia zientifikoaren estrategiak erabiliz; hala nola problemaren identifikazioa, informazioaren bilaketa eta trataera, eta hipotesiak formulatzea eta probatzea, benetako esperimentazioaren edo esperimentazio birtualaren bidez, irtenbideak bilatzeko bestelako hautabide batzuk aztertzeko bide gisa.
Azkenik, konpetentzia sozial eta zibikoari dagokienez, honako hau bilatu da:
2.Talde-lanean jardutea, arduraz, elkarlanean, elkartasunez eta modu konstruktiboan. Lan horretan, funtzionamendu demokratikoaren oinarrizko printzipioak aplikatu, lan komunarekiko ardura garatzen joan, eta norberaren eta besteen ekarpenak adostutako helburuaren arabera balioetsiko dira, komunitateari elkartasunez ekarpenak egiteko, inolako bazterkeriarik gabe (generoa, arraza, kultura, erlijioa...).
Helburu didaktikoak:
- Galderen bitartez aurre-ezagutzak identifikatzea izango da helburua. Burutzeko, bakoitzak bere esperientzietan oinarrituta, kontaketa bat egin beharko die gainontzekoei. Ostean, gai honen inguruan banaka hitz egingo zaie. Hau, ikaskuntza berria aurretiko mapa mentaletan integratzeko baliagarria izango da.
- Gure erleetatik lortzen ditugun onurez kontzientzia hartzeko, eta aldi berean, hauek errespetatzeko egingo genuke, izan ere, gure ongizatean eta osasunean erleek garrantzi handia dutelako. Ikasleak kontzientziatzeko bideo bat jarriko genieke non erle inbaditzaileak gureak kaltetzen dituzten eta ondoren eztia eramango genuke, haien prozesua eta garrantzia azaltzeko.
- Erle inbaditzaileak ingurunean duten eragina ikustea, eta hauek kontrolatzeko teknikak aurrera eramateko gai izatea landuko diren jardueren bitartez. Modu honetan bertako erlea babesteko hartu beharreko neurriak barneratzen laguntzeko. Lantzeko, tramankulua egingo genuke, haiek ikusteko nola harrapatu gure erle inbaditzaileak kutsatzen ari diren beste erle batzuk eta lehen aipaturiko bideoaren ostean burutuko genuke.
- Ingurumen arazo baten aurrean, hain zuzen espezie inbaditzaileek bertakoengan duten eraginaren aurrean, nola jokatu eta hauek konpontzeko trebetasunak bereganatzea. Eguneroko bizitzan ager daitezkeen arazoei aurre egiteko trebetasunak garatzeko.
- Beste pertsonak arazo baten aurrean kontzientziatzea.
- Talde-jardueretan parte hartzea, betiere erantzukizunaz eta era konstruktiboan jokatuz; besteei lagunduz eta elkartasunez jokatuz, hau da, kooperatiboki.
- Ikaskideak errespetatzea, elkartasunez eta inolako bereizkeriarik egin gabe. Talde lanaren eta jokoaren komunitariaoren balioaz jabetzeko. Taldeka jarriko genituzke haiek konturatzeko taldean aritzean eraginkorragoa dela lana, eta guztien iritsiak izanez gero, aukera gehiago izango dituztela.
- Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ikasketarako erabiltzen hastea, eta jasotzen eta lantzen diren mezuen aurrean jarrera kritikoa hartzea.
6.EDUKIAK
Unitate didaktiko honetan zehar, edukiei dagokionez ikasleek hiru alderdi barneratzea bilatuko da alderdi kontzeptuala, prozedurazkoa eta jarrerazkoa azkenik.
Lehenik eta behin, alderdi kontzeptualari dagokionez, ikasleek erleen inguruko hiztegia menderatzea bilatuko da. Hitz horiek eta hauen esanahia barneratzearekin batera gaira hurbilduko dira eta arazoa ulertzen lagunduko die. Hiztegi horren barruan sartuko lirateke hala nola, liztor asiarra, bertako erlea, erleen gorputz atalak, polinizazioa; tranpa egiterako orduan erabili beharreko materialaren izena eta erabilera, .
Bestalde, prozedurazko ikaskuntzari dagokionez, ikasleek liztor asiarra harrapatzeko tranpa burutu beharko dute. Horretarako teknika, prozedura eta jarduteko irizpide ezberdinak eskainiko zaizkie. Ikasleei hasiera batean jarraibidea batzuk emango zaizkie, baina gero beren kabuz eta sormena erabiliz burutu beharko dute eskulana. Modu honetara, ikasketa prozesu bat izango da, ikasleek liztor asiarra bertan zergatik erortzen den barneratuko dute, zerk erakartzen dituen, zergatik ezin diren bertatik atera eta azkenik zein garrantzitsua den liztor honekin amaitzea.
Azkenik, jarrerazko ikaskuntzari loturik, bertako erlearekiko sentsibilizazio eta kontzientziazioa bilatuko da. Honekin loturik, ingurumenaren zainketa ere aipatzekoa da, izan ere, gure erlea babestearen garrantziaz jabetuko dira. Beraz ingurumenarekiko jarrera arduratsu bat izatea bultzatuko da unitate didaktiko honen bidez. Bestalde, bertako erlearen zainketa eta babestea ezinbesteko dela ulertuko dute ikasleek lan honen bidez, babeste neurri hauek ezinbestekoa direla barneratuz. Azkenik, unitate didaktiko honetan, taldean lan egitearen garrantziaz jabetuko dira. Erlearen zainketa ikasle komunitateaz gain herri osoaren dela ulertuaz. Beraz izaera komunitariaoren balioa ere barneratzea bilatuko du unitate didaktiko honek.
7. METODOLOGIA
7.1 Estrategia metodologikoa
Metodologiaren ardatza ikaskuntza esanguratsuaren ideia izango da.
Pedagogia munduan, konstruktibismoa, ikaskuntza-prozesuaren garapena azaltzen duen teoria bat da. Teoria honen arabera, ikaslea bera da ezagutza eraikitzen duena, norberaren beharretatik eta interesetatik abiatuta ikasiz. Eskolako lana eguneroko bizitzara hurbiltzea eta txertatzea, hortik sortzen diren beharrei aurre egiteko…
Kontzepzio konstruktibistan, ikasleek beren ezagutzak eraikitzen dituzte ezagutza esanguratsuen bitartez; hau da, ikasten den materialari esanahia emanaz.
Konstruktibismoaren aitzindari izan zen Ausubelek ikaskuntza lau bideetatik ematen dela adierazi zuen.
Harrera bidezko ikaskuntzan bi mota bereizi zituen: errepikakorra eta esanguratsua. Aurkikuntza bidezko ikaskuntzan ere aurrekoan bezala bi mota desberdindu zituen.
Unitate didaktiko honetan, ikasleek sortzen duten ezagutza ikaskuntza esanguratsuaren bidez lortzea bilatzen da. Horregatik, Ausubelen ekarpenak kontuan hartuta, aurkikuntza bidezko ikaskuntza landuko da.
AURKIKUNTZA ERREPIKAKORRA
Aurkikuntza errepikakorreko ikaskuntzan, subjektuak ez ditu kontzeptuak modu pasibo batean barneratuko, paper aktiboa izango du, bere kabuz aurkitu eta sortuko ditu kontzeptuak, horien arteko erlazioa eginez eta ezagutza horiek berriro ordenatuz eskema kognitibora egokitzeko. Ikasleak ezagutza hauek modu errepikakor baten bitartez ikasiko ditu.
Aurkikuntza bidezko ikaskuntzak garrantzi handia dauka eskoletan, bereziki haur hezkuntzan eta LHko lehenengo urteen zehar, diziplinaren lehendabiziko kontzeptuak egokitzeko eta ikaskuntza esanguratsuaren bidez lehenengo kontzeptuen ulermena ebaluatzeko.
AURKIKUNTZA ESANGURATSUA
Aurkikuntza esanguratsuaren bidezko ikaskuntzan, ikasleak paper aktiboa jokatuko du. Ikaslea bera izango da ezagutza aurkitu eta sortuko duena. Landu beharreko edukiak beraz, ez zaizkio emango, bera izan beharko da eduki horiek sortu eta eraiki beharko dituena. Ikaslearen aurretiko ezagutza oso garrantzitsua izango da, ezagutza horien baitan sortuko baita ezagutza berria.
Irakaslea berriz gidari edo laguntzailea izango da. Landu beharrekoaren inguruan baliabideak eskainiko ditu, ikasleak lortu beharreko helburua zein den argituko du, baina ikaslea izango da helburu hori lortzeko lana egin beharko duena. Irakaslea kanpotiko laguntza izatera mugatuko da.
Metodologiari dagokionez, Bruner adierazten duen moduan, aurkikuntza bidezko Ikaskuntza izango da oinarria. Irakasleak eskainitako baliabideekin, ikaslea izango da aurkikuntzak burutuko dituena, beti ere bere aurretiko ezagutza kontutan hartuz.
7.2 Espazioaren antolaketa
Unitate didaktiko hau aurrera eraman ahal izateko, hiru espazio ezberdin erabiliko ditugu.
Alde batetik, ikasleen gela erabiliko da nagusiki, bertan gehiengo ariketak burutuko direlako. Gelan bertan, saio batzuetan talde handian egingo da lana, eta beste batzuetan lauko taldeetan batuko dira ikasleak. Mahai indibidualetan ez dute lan egingo, metodologia aktiboa bultzatuz talde lana indartzea bilatuko delako.
Bestalde, eskolako beste espazio batzuk erabiliko dira unitate didaktikoa burutzeko, esate baterako, eskolako patioa. Patioan, unitate didaktikoari bukaera emango dion antzerki bat egingo dute ikasleek, herriko jendea kontzientziatu nahian.
Baserriko irteerak bestelako espazio baten erabilera ekarriko du. Abadiñoko auzo batean kokatutako baserria bisitatuko dute bertako erlezaina ezagutuz eta horrela erleen bizimodua hurbiletik ikusteko aukera izango dute.
Azkenik, Abadiñoko herria bera izango da unitaterako erabiliko den beste espazio bat. Ikasleak herrian barrena ibiliko dira bertako erlearen arazoa ikusteko eta aldi berean eskolako patioan ospatuko den antzerkirako gonbidapena banatuko diete herritarrei.
7.3 Denbora
Unitate didaktiko hau, udaberrian garatuko da, bereziki, erleek euren eztia sortzen duten garaia baita; polena dela eta.
Lan honetan, ikasleek denborarekiko malgutasuna izango dute, ikaslea protagonista denez bakoitzaren erritmoa errespetatuko da. Saio kopurua aldez aurretik finkatua dagoenez (10 saio) hauek errespetatuko dira, baina horregatik kontuan hartu behar da malgutasun hori izateko denbora utziko zaiela denbora izateko haien eginkizunak modu egokian bete ahal izateko. 10 saio hauetan, denbora izango dute soberan baina nahi dena askatasuna izatea eta talde lanean aritzerakoan besteen iritziak eta ideiak elkartrukatzeko aukera izatea.
7.4 Baliabideak
Unitate didaktiko honetan 2 jarduera desberdin prestatu ditugu, eta horretarako material ezberdinak erabili beharko dira.
Hasteko, erle inbaditzaileekin akabatzeko tranpa bat prestatu dezaten proposatuko zaie, eta horretarako ikasle talde bakoitzak adostu beharko du zein material erabili. Hau da, euren irudimena erabili beharko dute jarduera hau burutzeko.
Ondoren, antzerki bat antzeztu beharko dutenez, hau aurrera eraman ahal izateko jantziak eta karetak ekarri beharko dituzte. Eztigileen papera antzeztuko dutenek jantzi zuriak, eskularruak eta klasean prestatuko dituzten kaskoak (txapel zuri bat eta tul zatiak erabiliz egingo direnak) eraman beharko dituzte. Erleak izango direnak, zakarrontziko poltsa hori batean zinta islante beltzeko zatiak itsatsi beharko dituzte, hegoak kartulinarekin egingo dituzte eta antenak pajitek ordeztuko dituzte. Azkenik, herritarrek ez dute jantzi espezifikorik eramango.
Amaitzeko, ikasleek esku orriak eta gonbidapenak prestatu beharko dituzte koloretako kartulinak erabiliz, deigarriagoak egiteko.
7.5 Aniztasunari arreta
Ikasleekin lan egitean kontuan hartzekoa da norbanako bakoitza desberdina dela eta bakoitzak behar ezberdinak dituela. Horregatik, aniztasunaz mintzatzean klaseko ikasle guztiak hartuko dira kontutan. Hau da, ulertu behar da ume bakoitzak bere erritmoa duela eta hau errespetatzea ezinbestekoa izango dela, eta aldi berean, behar dituen laguntzak eskaini behar zaie.
Klasean, adibidez, Colombiatik etorri berria den ikasle bat aurkitzen da, hizkuntzarekin arazoak dituena. Horregatik, gaztelerazko azalpenak eskainiko zaizkio, egin beharreko jarduerak uler ditzan. Hala eta guztiz ere, klaseko kide guztien artean euskara barnera dezan lagunduko zaio pixkanaka.
Guzti hau aurrera eramateko, 8 saio erabiliko ditugu, gaiaren inguruan teoria eta praktika nahastuz.
Lehengo saioa, arazoaren berri emango zaie eta bakoitzak dituen jakintzak edo aurrezagutzak adierazteko denbora utziko zaie. Saio honen amaieran, hurrengo egunerako ekarri beharko duten materiala adieraziko zaie.
Bigarren saioan, jarduera burutu ahal izateko, gela lauko taldeetan banatuko da, talde lana sustatzeko eta bertako erleen desagerpena eragozteko, plan bat diseinatuko dute (artelana). Eskulana egiteko, bi saio utziko zaizkie eta ikasle bakoitzak ekarritako materialarekin, taldean, tranpa bat diseinatu beharko dute.
Laugarren saiorako irteera bat egingo dugu Abadiñoko baserri batera eta bertan, prestatutako materiala praktikan jarriko dute zelako ondorioak dituen ikusteko.
Bostgarrenean, egindako lanarekin eta lortutako informazioarekin, ikasleek herriarentzako antzerki bat prestatuko dute. Horretarako, 3 saio izango dituzte eta klase osoak parte hartuko du antzerkian. Jarduera honen helburua, herria gai honi buruz kontzientziatzea izango da. Baita ere, antzerkiarekin besteen iritziak errespetatzeko eta kontuan hartzeko eta gainera, talde handian lan egiteko baliagarria izango da.
Antzerkia prestatzen duten bitartean, herritarrei bananduko zaizkien txostenak prestatu beharko dituzte, non 8. saioan banatzeko aukera utziko zaien, eta bertan ere, antzerkirako gonbidapena emango zaie.
- Hasierako Fasea
JARDUERA: 1. “Gaia ezagutzen”
|
HASIERAKO FASEA
|
KLASEAREN ANTOLAKUNTZA
|
Ikaslea: Talde osoa
Materiala: Liztorren irudiak eta haiei buruzko informazioa
Denbora: 50 minutu
|
DESKRIBAPENA:
Lehenengo saioan gaiaren aurkezpen txiki bat egingo zaie prestatutako bideo baten bitartez (prestatuko genuke bideo deigarri bat gaia kokatzeko), unitate didaktikoan zehar landuko dituzten kontzeptuak zeintzuk izango diren, zein dinamika mota egiteko asmoa dugun, nola antolatuko ditugun klaseak… azaltzeko; hau da, gaian zehar zeren inguruan jardungo diren kokatzeko. Horren ostean, galdera batzuk egingo zaizkie gaiaren inguruan duten interesa, motibazio-maila eta aurre-ezagutzak aztertzeko. 1.ERANSKINA
|
- Garapenaren Fasea
JARDUERA: 2. “Bertatik bertara”
|
GARAPEN FASEA
|
KLASEAREN ANTOLAKUNTZA
|
Ikaslea: Talde osoa
Materiala: -
Denbora: 4 ordu
|
DESKRIBAPENA:
Ikasleek Abadiñoko auzo bateko baserri batera egingo dute irteera. Bertan, erlezain batean laguntzarekin, aurretik eskolan prestaturiko tranpa jarriko dute praktikan.
|
JARDUERA: 3. “Ekin diezaiogun lanari”
|
GARAPENAREN FASEA
|
KLASEAREN ANTOLAKUNTZA
|
Ikaslea: 4ko taldeak
Materiala: ume bakoitzak etxean erabilitako materiala ekarri beharko du. (Kartoizko kutxak, komuneko tutuak, plastikozko ontziak, tapoiak… bakoitzak irudimena erabili beharko du nahi duen materiala aukeratzeko.
Denbora: 2 saio (50 minutu bakoitza)
|
DESKRIBAPENA:
Bi saio hauetan umeek erleentzako tranpa bat diseinatu beharko dute, etxetik ekarritako materialarekin egiteko modukoa. Behin diseinua amaituta, proiektua aurrera eraman beharko dute.
2.ERANSKINA
|
- Aplikazio eta Komunikazioaren Fasea
JARDUERA: 4. “Herriari itzulia”
|
APLIKAZIOA ETA KOMUNIKAZIOAREN FASEA
|
KLASEAREN ANTOLAKUNTZA
|
Ikaslea: Talde osoa
Materiala: Eskuorria eta gonbidapena
Denbora: ordu 1
|
DESKRIBAPENA:
Ikasleek Abadiñoko herrian zehar ibiliko dira aurretik prestaturiko esku-orria banatzen.
|
- Orokortzea eta Transferentzia
JARDUERA: 5. “Esperientzietatik ikasiz”
|
OROKORTZEA ETA TRANSFERENTZIA
|
KLASEAREN ANTOLAKUNTZA
|
Ikaslea: Talde osoa
Materiala: -
Denbora: ordu 1 eta 30 minutu
|
DESKRIBAPENA:
Azken saio honetan, unitate didaktikoari itxiera emanez, ikasleak ibilbidean zehar eginikoaren inguruan hausnartzeko aukera izango dute. Zer iruditu zaien eta nola sentitu diren elkarri adieraziz. Tarte honetan, zein alderdi izan duten gustukoen eta zer aldatuko luketen aipatu beharko dute.
|
9.1 EBALUAZIO MOTA
Unitate didaktikoaren hasieran ebaluazio hasierakoa/ diagnostikoa egingo da, ikasleen aurrezagutzak aktibatzeko helburuarekin ahoz egingo dira galderen bitartez .
Ebaluazioa nola burutzeko galderari erantzunez, ebaluazio kriteriala izango da, irakasleak gatuko ditu ebaluazio irizpideak.
Unitate didaktikoari bukaera emateko, ebaluazio sumatiboa egingo da, bertan ikasleek unitate didaktikoaren hasieratik bukaeraraino lortu dituzten jakintzak baloratuko dira. Irakasle bezala ere autoebaluazio bat egingo genuke zer hobetu behar dugun kontuan hartzeko.
AUTOEBALUAZIOA (IRAKASLEENA)
IRIZPIDEAK
|
Inoiz ez
|
Gutxitan
|
Batzuetan
|
Ia beti
|
Beti
|
Puntualtasuna mantendu dut
| |||||
Laguntza eskaini dut
| |||||
Landu beharreko edukiak eman ditut
| |||||
Klaseko giroa eta harremanak mantendu ditut
| |||||
Besteenganako errespetua izan dut
| |||||
Arazoak modu kontruktibista batean landu ditut
| |||||
Ikasleen iritzi kritikoa garatzen lagundu dut
|
9.2 EBALUAZIORAKO BALIABIDEAK
Ebaluaziorako erabiliko den baliabidea edo instrumentua galdera zerrenda izango da, honen bidez irakasleak ikasleari egin beharreko galderen zerrenda prestatu behar du.
Galdera zerrenda: Erlea
- Zer da erlea?
- Aipa itzazu erleak biltzen dituen ezaugarriak zerrenda moduan
- Zeintzuk dira dauden erle motak?
- Erleek landareekin erlaziorik al dute?
- Erlearen bidez zer lor dezakegu?
- Non aurkitzen da erlearen liztorra?
- Erleen liztorrek zelako eragin izan dezakete gizakiongan?
- Erleek udaberrian eta udan egiten dute ezti gehien. Zergatik ote da?
- Nola bizi dira erleak?
- Nola antolatzen dira erleak? Denak maila berean bizi al dira?
- Nor da erleen agintaria?
- Zeintzuk dira erreginaren zereginak?
- Zein izan daiteke gure erlearen etsaia?
- Erle inbaditzaileek gure erleengan eragina dute?
- Zelako eragina?
- Nola lagunduko zenuke erle inbaditzaileek gure erleak ez inbaditzeko?
- Erle inbaditzaileentzako tramankulua egiten zer ikasi dugu?
9.3 EBALUAZIO IRIZPIDEAK ETA ADIERAZLEAK
HELBURUAK
|
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
|
EBALUAZIO ADIERAZLEAK
|
Norberaren esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz eta elkarrekin lan egiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai izatea, unean uneko komunikazio-premiei behar bezala erantzuteko.
|
- Beste pertsonak arazo baten aurrean kontzientziatzetzen ditu.
- Erle inbaditzaileek bertako erleetan dituzten eragina eta hauek nola lagundu kontzientziatzeko gaitasuna du..
|
- Klaseko eztabaidetan parte hartzen du, bere ideiak adieraziz.
|
Natura-inguruneko elementu esanguratsuekin lotutako galderak eta problemak identifikatzea, planteatzea eta ebaztea, banaka nahiz elkarlanean metodologia zientifikoaren estrategiak erabiliz; hala nola problemaren identifikazioa, informazioaren bilaketa eta trataera, eta hipotesiak formulatzea eta probatzea, benetako esperimentazioaren edo esperimentazio birtualaren bidez, irtenbideak bilatzeko bestelako hautabide batzuk aztertzeko bide gisa.
|
- Gure erleetatik lortzen ditugun onurez kontzientzia hartzen du.
- Erle inbaditzaileak ingurunean duten eragina ikusten du, eta hauek kontrolatzeko teknikak aurrera eramateko gai da.
- Ingurumen arazo baten aurrean nola jokatu eta hauek konpontzeko trebetasunak bereganatzen ditu.
|
- Erleen arazoaz kontzientziatu da.
-Irudimena erabiltzen du arazoen aurrean konponbideak planteatzean.
-Gaiarekiko interesa erakusten du.
|
Talde-lanean jardutea, arduraz, elkarlanean, elkartasunez eta modu konstruktiboan. Lan horretan, funtzionamendu demokratikoaren oinarrizko printzipioak aplikatu, lan komunarekiko ardura garatzen joan, eta norberaren eta besteen ekarpenak adostutako helburuaren arabera balioetsiko dira, komunitateari elkartasunez ekarpenak egiteko, inolako bazterkeriarik gabe (generoa, arraza, kultura, erlijioa...).
|
- Talde-jardueretan parte hartzen du, betiere erantzukizunaz eta era konstruktiboan jokatzen du.
-Besteei laguntzen die eta elkartasunez jokatzen du.
|
- Klasekideak errespetatzen ditu.
- Jarrera kritikoa dauka besteek esaten dutenaren aurrean.
-Ekimena erakusten du.
-Taldean lan egiten du.
|
ERANSKINAK
1.ERANSKINA
IKASLEEI EGINDAKO GALDERAK
|
|
2.ERANSKINA
Tramankulua:
Hasteko, gaiari buruzko informazioa transmititu ostean, ikasleei adieraziko zaie zer den tramankulu bat eta zertarako erabili dezakegun. Aldi berean, birziklapenaren gaiari garrantzia emateko, talde bakoitzak etxean duen material berrerabilia ekarriko du gelara.
Hau egiteko, askatasun osoa utziko zaie materialaren hautaketa egiteko (kartoizko kutxak, paper tutuak, plastikoa, tapak, tapoiak, botilak…).
Ikasle bakoitzak etxetik materiala aukeratzen dutenean, ikastolara ekarriko dituzte eta taldeka jarriko dira duten materiala aukeratuz.
Ondoren, erakutsiko zaie tramankulu honen adibide batzuk, ideia batzuk izateko eta haien irudimena erabiliz orri batean egingo dute zirriborroa.
Irakasleak begiratuko du ea bideragarria den proposatutako ideia eta honekin batera hobetzeko hainbat jarraibide emango dizkie eta ondoren eskulanarekin hasiko dira.
Bukatzean azalduko zaie ez dago ondo dagoen bat, baizik eta guztiak ezberinak direla eta hau lortzeko modu asko egon daitekeela.
BIBLIOGRAFIA
- 236/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena, 29. Eta 30. Artikuluak eta bosgarren Xedapen Gehigarria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario