1.AURKEZPENA
Gure gelakideek azken 200 urteetan zehar izandako hezkuntza sistemaren aldaketa nabarmenen inguruan egin zuten aurkezpena. Hemen guk haiek egindako landaren ideia nagusiak adieraziko ditugu.
Hasteko, esan beharra dago Espainiako hezkuntza sistemak denboran zehar etengabeko aldaketak izan dituela, izan ere, gobernu aldaketa bakoitzak hezkuntzaren alorrean aldaketa bat eragin izan du. Baina, azken 200 urteetan hezkuntzaren arloan emandako aldaketatik hiru bakarrik eragin erreala izan dute: 1857ko erreforma, 1990ko aldaketa LOGSE rekin eta azkenik, LOE erreforma 2006 an. Jarraian erreforma bakoitzeko ezaugarri nagusienak aipatuko ditugu.
- Mende oso bat iraun
- Hezkuntza sistemari oreka ematea lortu
- Hezkuntza sistema 3 mailatan banatu: LH, DBH eta Goi mailako Hezkuntza
- Gizartearen beharrak asetzeko hezkuntza diseinatu: publikoa, berdintasunaren alde eta dohainikakoa
- Gaur eguneko hezkuntza sistemaren aldaketa asko erreformaren baitan
- Hainbat lorpen: Hezkuntza mistoa, derrigorrezko eta dohainiko hezkuntza 16 urte arte luzatu eta titulu ofiziala eskaini
- Helburua; neska-mutil guztiak eskolatzea
- Arazoak: HHri arreta gutxi jarri eta prestakuntza profesionalean gainbeherak
- Helburua: neska-mutil guztiak eskolatzea
- Hezkuntza sistema-egonkortasun bat finkatu, ordena eta argitasuna jarri. Beste legeetatik printzipio batzuk hartuz soluzio berriak gehitu, hezkuntzan dauden arazoak konpontzeko.
2.AURKEZPENA
Taldekideek hezkuntza erreformen inguruko aurkezpen bat egin zuten. Ondoren, hitzaldi horretako ideia nagusiak bilduko ditugu.
Erreforma, Estatuaren agintean partidu politiko ezberdinak jartzean, hezkuntzan gauza batzuk aldatzen dituzte eta hauek curriculumean eragina izan dezakete. Esan beharra dago erreformek ez dutela beti eragin ona hezkuntzan eta aldaketa sakonak ematen direnean “kontra-erreforma" esaten zaio.
Erreformak, politikoki eman diren porrotei aurre egiteko helburuarekin sortzen dira eta modelo ezberdinetan eragina dute: modelo sozialean, modelo eskolarrean, modelo pedagogikoan eta gestio eta parte-hartze modeloan.
Baita ere, erreformen porrotei buruz hitz egin zuten eta honetan hainbat adibide eman zituzten, esaterako, finantzazioa, Irakaskuntzaren konpromezua eta prestakuntza, ezartze arazoak, diseinu uniformeak errealitate ezberdinetarako, erreforma hezitzaileen bakardadea, etab.
Amaitzeko, erreformarik gabeko etorkizuna atera zuten ondorio gisa.
3.AURKEZPENA
Azkenik, beste gelakide batzuk hezkuntza berrikuntzen inguruan hitz egin ziguten. Gai honen inguruan, Carlos Magrok (hezkuntza eta estrategian aditua) bere blogean idatzitako hainbat ideia azaldu zizkiguten.
- Hezkuntza sistemek erreformaren beharra daukate ez baitute eragin positiborik. Aldaketa beharrezkoa da.
- Hezkuntza sistemaren egonkortasuna eta jarraitasuna bermatu behar da.
- Sistema hau berritu behar da gizartearen eraldaketa azkarra eta bortitza delako, gehiegizko informazio daukagu baina ezagutza falta.
- Gaur egungo eskoletan berrikuntza pedagogikoa beharrezkoa da, ez bakarrik teknologikoa gaur egun gertatzen den moduan.
- Sistema aldaketa, eraldaketa pedagogikoa, teknologikoa eta kulturala ematen denean etorriko da.
- Erreformak eskolaren errealitateari begira eraiki behar dira.
- Aldaketa eskolan sortu eta honen onurako sortu behar da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario