lunes, 29 de mayo de 2017

E-PAPERZORROA

Ikasgai honi agur esateko momentua iritsi da eta era berean, blog honi amaiera emateko unea. Ikasturtea amaitu dugu eta azterketen azken txanpa geratzen zaigu.

Lehenengo kurtsoaren bigarren lauhileko osoan zehar Didaktika Orokorra izeneko ikasgai honek biltzen dituen hainbat kontzepturen inguruko lanketan aritu gara, eta ikasgai honen lanketa desberdin bat egiteko asmoarekin, blog bat irekitzea proposatu zitzaigun klasean landutako edukien inguruko  hausnarketa propioak egiteko . Hori dela eta,  azkenengo sarrera honetan Didaktikaren inguruan landutako alderdi desberdinen laburpen bat azalduko da.  

Blog honi hasiera emateko, gure Lehen Hezkuntzako etapa konfiguratzen zituzten 10 argazki klasera ekarri eta hauek deskribatu eta argazki horiek maisu-maistra irudia sortzen nola eragiten ziguten azaldu genuen.

Aurreko sarreraren hausnarketa egin ostean, Heziberri euskal curriculumari buruz jardun genuen. Bertan, hezkuntza plan honek bere barnean zer galdera erantzuten zituen bilatzeari ekin genion.

Aurrekoarekin jarraituz  Curriculumari buruz hitz egin genuen, honen definizioa eta zelako curriculum mota desberdinak aurki ditzakegun: formala/agerikoa, ezkutua, erreala, ausente, itxia, irekia. Honekin batera, curriculumaren zehaztapen mailak adierazi genituen.

Curriculum mota desberdinak aipatu ondoren, José Moyak konpetentzien inguruan hitz egindako hitzaldiari buruzko ideia nagusienak aztertu genituen.  Ideia nagusi horien artean, Jose Moyak konpetentzien inguruan emandako definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin konparatu genuen.

Hurrengo sarreran, Didaktikako irakasleak blogean beste sarrera bat egiteko ondorengo galdera hau proposatu zigun: Nola dago egungo ikusizko kulturan irudikatua Haurtzaroa eta Ikaskuntza? klasean haurtzaroaren eta ikaskuntzaren inguruko irudi bana aukeratu eta irudi horiek  aztertzen eta  gure pentsatzeko eta jokatzeko eran zelako eragina izan zezaketen hausnartzen aritu ginen

Lauhilabetea aurrerantz zihoaneinean, talde batzuk azken 200 urteetan zehar izandako hezkuntza sistemaren aldaketa nabarmenen inguruan egin zuten aurkezpena eta bertan hezkuntzaren arloan  emandako aldaketa nagusiei buruz hitz egin zuten. Baita ere, aurkezpenekin amaitzeko Carlos Magrok( hezkuntza eta estrategian aditua) bere blogean idatzitako hainbat ideia azaldu zizkiguten https://carlosmagro.wordpress.com/author/carlosmagro/

Hezkuntza berrikuntzen inguruko aurkezpenak amaituta, gure taldeak konstruktibismoa eta ikaskuntza esanguratsuari buruzko azalpen eta dinamika bat proposatu genuen. Teoria honen arabera, ikaslea bera da ezagutza eraikitzen duena, norberaren beharretatik eta interesetatik abiatuta ikasiz. Aurkezpen horretan bereziki Ausubelek proposatutako ikaskuntza moten inguruan jardun genuen (harrera errepikakorra, harrera esanguratsua, aurkikuntza errepikakorra eta aurkikuntza esanguratsua).

Aurrekoarekin batera, “metodologia aktiboa” kontzeptua argitzen aritu ginen horri buruzko kartografia bat eginez. Bertan, taldean adostutakoaren arabera, metodologia aktiboak dituen ezaugarriak eta metodologia pasiboaren arteko ezberdintasunak txertatu genituen. Hemen uzten dizuegu guk “metodologia aktiboari” buruz eginiko kartografia:

Kurtsoa bukatzeko, unitate didaktiko bat zer den eta unitate didaktikoa garatzeko zelako pausuak jarraitu behar diren ikasi dugu. Aurrekoa praktikan jartzeko, taldeka, gai bat aukeratuz, gure unitate didaktiko propioa egin dugu.

Azkenik, Ebaluazioaren inguruko sarrera ageri da, irakasleen eta irakasle izango garenon erronka nagusia ebaluatzeko moduaren inguruan eraldaketa bat ematea delako, ebaluazio tradizionaletik ebaluazio hezigarri batera.


Orokorrean, oso baliagarria izan da blogaren erabilpena, bertan jasotako informazio guztia batu eta antolatu dugulako eta nahi izanez gero, beste baterako erabili dezakegu.  Baita ere, besteekin informazioa partekatzea egokia izan da, guztion artean ideia eta kontzeptu berriak ikasi ditugulako.

UNITATE DIDAKTIKOA: LAGUN DITZAGUN GURE ERLEAK

1.IZENBURUA: LAGUN DITZAGUN GURE ERLEAK


viernes, 26 de mayo de 2017

EBALUAZIOA

Jarraian agertuko den liburuko 1. eta 2. gaiak lantzeko hurrengo galderei erantzuna emango diegu. Honen bitartez, gure blogeko sarrera batean  laburpen  bat bezala jasoko dugu interesgarriena deritzoguna.

HEZKUNTZA BERRIKUNTZAK

1.AURKEZPENA


Gure gelakideek azken 200 urteetan zehar izandako hezkuntza sistemaren aldaketa nabarmenen inguruan egin zuten aurkezpena. Hemen guk haiek egindako landaren ideia nagusiak adieraziko ditugu.


Hasteko, esan beharra dago Espainiako hezkuntza sistemak denboran zehar etengabeko aldaketak izan dituela, izan ere, gobernu aldaketa bakoitzak hezkuntzaren alorrean aldaketa bat eragin izan du. Baina, azken 200 urteetan hezkuntzaren arloan  emandako aldaketatik hiru bakarrik eragin erreala izan dute: 1857ko erreforma, 1990ko aldaketa LOGSE rekin eta azkenik, LOE erreforma 2006 an. Jarraian erreforma bakoitzeko ezaugarri nagusienak aipatuko ditugu.

KARTOGRAFIA

Azken klase hauetan “metodologia aktiboa” kontzeptua argitzen aritu gara eta horretarako kartografia bat egin dugu. Bertan, taldean adostutakoaren arabera, metodologia aktiboak dituen ezaugarriak eta metodologia pasiboaren arteko ezberdintasunak txertatu ditugu. 

ARGAZKI HIZTUNAK

Kultura bisuala balio handiko tresna bat izan daiteke klase batean, izan ere, argazki batek asko esan dezakeelako, eta hura ikusiz gauza asko etor dakizkigukeelako burura.

Hau horrela, klasean guretzako haurtzaroa eta irakaskuntza isladatzen dituzten argazki bana aurkitu behar izan ditugu, eta ondoren beste errealitate batzuekin alderatu.

miércoles, 22 de marzo de 2017

IKASKUNTZA ESANGURATSUA ETA KONSTRUKTIBISMOA

ZER DA KONSTRUKTIBISMOA?


Pedagogian, konstruktibismoa ikaskuntza-prozesuaren garapena azaltzen duen teoria bat da. Teoria honen arabera, ikaslea bera da ezagutza eraikitzen duena, norberaren beharretatik eta interesetatik abiatuta ikasiz. Eskolako lana eguneroko bizitzara hurbiltzea eta txertatzea, hortik sortzen diren beharrei aurre egiteko…
Kontzepzio konstruktibistan, ikasleek beren ezagutzak eraikitzen dituzte ezagutza esanguratsuen bitartez; hau da, ikasten den materialari esanahia emanaz.


Ausubelek zioen eskolaurreko garaian ikasleek aurkikuntzaren bitartez ikasten dutela, baina behin lehen hezkuntzara helduta, harreraren bitartez ikasten dutela.


IKASKUNTZA MOTAK


HARRERA ERREPIKAKORRA


Harrera errepikakorreko ikaskuntzan, edukiak beren azken forman aurkezten dira, ikasleak bere egitura kognitiboan barnera ditzan.
Hau horrela izanik, ikasleak jarrera pasibo bat hartzen du, emandako kontzeptuak buruz ikasiz. Gainera umeak  aurre ezagutzarik izan gabe egiten da, bere ezagutzekin konexiorik egin gabe.


HARRERA ESANGURATSUA
Harrera esanguratsua, aurretiko ideiak kontuan izanda eskema berriak eratzeari esaten zaio. Bertan, ez da kontuan hartzen norberaren erritmoa edo aldez aurretik jasotako ikaskuntza. Azkenengo emaitza da bakarrik kontuan hartzen dena. Adibidez, biderketa bat egiteko daraman prozesuarekin lotzen da. Eragiketa hau egin ahal izateko aldez aurretiko ezagutzak izatea ezinbestekoa da, haien artean, zenbakiak edo biderketak. Hauek gabe ezinbestekoa izango litzateke eta nahiz eta ez jakin, kontzeptu hauek ematerako orduan, ikasleak jakiten dituztela pentsatzen da.


AURKIKUNTZA ERREPIKAKORRA


Aurkikuntza errepikakorreko ikaskuntzan, subjektuak ez ditu kontzeptuak modu pasibo batean barneratuko, paper aktiboa izango du, bere kabuz aurkitu eta sortuko  ditu kontzeptuak, horien arteko erlazioa eginez eta ezagutza horiek berriro ordenatuz eskema kognitibora egokitzeko. Ikasleak ezagutza hauek modu errepikakor baten bitartez ikasiko ditu.
Aurkikuntza bidezko ikaskuntzak garrantzi handia dauka eskoletan, bereziki haur hezkuntzan eta LHko lehenengo urteen zehar, diziplinaren lehendabiziko kontzeptuak egokitzeko eta ikaskuntza esanguratsuaren bidez lehenengo kontzeptuen ulermena ebaluatzeko.
AURKIKUNTZA ESANGURATSUA
Aurkikuntza esanguratsuaren bidezko ikaskuntzan, ikasleak paper aktiboa jokatuko du. Ikaslea bera izango da ezagutza aurkitu eta sortuko duena. Landu beharreko edukiak beraz, ez zaizkio emango, bera izan beharko da eduki horiek sortu eta eraiki beharko dituena.  Ikaslearen aurretiko ezagutza oso garrantzitsua izango da, ezagutza horien baitan sortuko baita ezagutza berria.
Irakaslea berriz gidari edo laguntzailea izango da. Landu beharrekoaren inguruan baliabideak eskainiko ditu, ikasleak lortu beharreko helburua zein den argituko du, baina ikaslea izango da helburu hori lortzeko lana egin beharko duena. Irakaslea kanpotiko laguntza izatera mugatuko da.
Metodologiari dagokionez, ikerketa izango da oinarria. Irakasleak eskainitako baliabideekin, ikaslea izango da aurkikuntzak burutuko dituena, beti ere bere aurretiko ezagutza kontutan hartuz.

miércoles, 15 de marzo de 2017

CURRICULUMAREN ZEHAZTAPEN MAILAK

ZER DA CURRICULUMA?
Curriculuma ikasle batek ikasten duen guztia da.

Honen barruan lau curriculum mota bereizten dira:
  • Curriculum formala edo agerikoa: Gobernuak, ikastetxeak eta irakasleek sortzen duten dokumentua da non definituta geratzen den  maila bakoitzerako zer-nolako eduki transmititu behar zaien umeei eskolan, edukiak, konpetentziak, helburuak, ebaluazio irizpideak etbar.  Heziberri 2020 adibidez curriculum formal bat da.
  • Curriculum ezkutua: Antolamenduaren arabera transmititzen diren baloreak, jakintzak, ideologia eta ezagutzak era inplizito batean nahigabe barneratzen direnak.
  • Curriculum erreala: Ikasleak benetan ikasten duena (ezagutza), curriculum formaletik transmititzen den guztitik ikasleek benetan barneratzen dutena.
  • Curriculum ausentea: Gure plankfikazioetan ez dagoena edo badagoena baina ez dena ematen, hau da, curriculumean zehaztutako eduki guztiak ez dira ematen. Curriculum mota hau hobeto ulertzeko klasean aipaturiko adibide bat aipatuko dizuet. Esaterako, 5. Mailan dagoen irakasleak matematiketan kurtso horretan zehar hainbat eduki azaldu behar ditu, besteak beste, zatiketan 3 zifrekin, buruketa konplexuak eta algebra. Baina irakasleak aukeratu du algebra ez emotea eta beste gaietan gehiago sakontzea. Beraz, algebra curriculum ausentea izango litzateke, curriculumean zehaztuta dagoelako baina ez da emango.
Curriculum mota hauek teknokratiko (curriculum formala) eta filosofikoetan (curriculum ezkutukoa) banandu ditzakegu.

miércoles, 15 de febrero de 2017

HEZIBERRI 2020



"Heziberri 2020 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak gure hezkuntza-sistema hobetzeko plana da.
Planak Europako esparruan hezkuntza eta prestakuntzari buruz 2020rako finkatu diren ildo estrategikoak eta euskal hezkuntzak dituen berariazko erronkak batu nahi ditu, sistemaren bikaintasunerantz pausu sendoak emateko eta bidezkoa, kohesionatua eta aktiboa den gizarte bat lortzeko.
Heziberri 2020 Plana bi zutabetan oinarritzen da:
  • Lehenengo zutabea gure hezkuntza sistemak orain arte egindako bide luze eta oparoa da. Bide horretan aurrera eraman diren hezkuntza-esperientzia ugari eta arrakastatsuak metatu dira hezkuntza komunitatean partekatzen dugun kultura pedagogikoa eraikitzeko.
  • Bigarren zutabea eragile desberdinen parte-hartzea da. Hezkuntza guztion ardura izan behar da eta guztion konpromisoa ere behar du bere hobekuntza, bideragarritasuna eta iraupena bermatzeko."


martes, 7 de febrero de 2017

ESKOLA BIZIPENAK


Zeintzuk dira nire lehen hezkuntza etapa konfiguratzen dituzten argazkiak? 

Nola eragin dit orain dudan maisu-maistra irudia sortzen?


Gure maisu-maistra bihurtzeko prozesu honetan garrantzia handia dauka atzera begiratzeak eta gure bizipenak eta esperientziak gogora ekartzeak, etorkizun batean nolakoak izan nahi dugun ikusten laguntzen baitigu. Horregatik, argazki elkarrizketa bat egitea aukera oso ona da oroitzapen horrek besteekin konpartitzeko eta norberak gogoeta bat egin dezan.

Jarraian ditudan oroitzapen horietako batzuk konpartituko ditut zuekin: